Hondakin organikoak jasotzeko 274.000 poltsa biodegradagarri erosi ditu udalak

Hondakin organikoak jasotzeko 274.000 poltsa biodegradagarri  erosi ditu udalak
Udalak 274.000 poltsa biodegradagarri erosi ditu biohondakinak jasotzeko

274.000 poltsa biodegradagarri banatuko ditu Lasarte-Oriako Udalak hondakin organikoak gaika sailkatzeko. Lasarte-Oriako etxeen %40ak (3.249 etxe) sailkatzen du gaika hondakin organikoa. 14.422 euro ordaindu ditu udalak poltsa horiek erosteko, eta berrogeita hamarreko paketetxoak eskuratu ahal izango dira, udaletxe atarian dagoen makinan.

Poltsa horiek, lehenago banatu dituztenak baino "hobeagoak" direla jakinarazi du udalak. Aurrekoekin hainbat arazo izan zirelako aldatu dituzte oraingoan. Kalitate hobeagokoak izateaz gain, handiagoak dira, eta hobeto egokitzen dira etxeetan banatutako zaborrontzi marroietara. 

535.200 kg bio-hondakin

Hondakin organikoak gaika sailkatzeko zerbitzua martxan jarri zenetik urtebete igaro da, eta denbora horretan 535.200kg bio-hondakin jaso direla jakinarazi du udalak; jasotako hondakin guztiaren %8a. 

Kaleko hondakinak eta industriaguneetako hondakinak batuta, edukiontzietan eta garbiguneetan hondakinen %45a bildu dute bereizita, hau da, 3.212.390kg.

Guztira jasotako hondakinak kopurutan

  • Bio-hondakina: 535.200 kg
  • Autokonpostajea: 4.596 kg
  • Papera eta kartoia: 1.010.063 kg
  • Ontzi arinak: 495.850 kg
  • Beira: 541.569 kg
  • Pilak: 1.655 kg
  • Ehunkiak: 71.673 kg
  • Landare-olioa: 10.527 kg
  • Beira laua: 7.831 kg
  • Plastikoa: 23.884 kg
  • Lorategiko hondakinak: 121.836 kg
  • Zura: 133.950 kg
  • Tamaina handikoak: 245.971 kg
  • GEEHak: 9.418 kg
  • Txatarra: 836 kg
  • Hondakin arriskugarriak: 2.060 kg
  • Pneumatikoak: 67 kg

Datu horiek onak dira udalarentzat, baina "gutxiegizkotzat" jotzen ditu, eta horregatik lanean jarraituko du herriko hondakinen birziklatze-maila hobetzeko ahaleginean. Alde horretatik, eta jasotako bio-hondakinaren tasa hobetzeko, kanpaina bat egiteko asmoa du, bio-hondakinak bereizita biltzeko zerbitzuarekin herritar gehiagok bat egin dezaten.