Buruntzaldea IKTko infantilak, bikain EHko Neguko Txapelketan

Txintxarri Aldizkaria 2018ko mar. 9a, 12:15
Asteburu bikaina izan zuten Buruntzaldea IKTko infantilek Tolosan jokatutako Euskal Herriko Neguko Txapelketan. Domina uzta izan zuten, 11 urre eta 10 zilar. Erreleboek gainera Espainiako Udarako Txapelketarako gutxienekoa lortu zuten

Asteburu bikaina izan zuten Buruntzaldea IKTko infantilek Tolosan jokatutako Euskal Herriko Neguko Txapelketan. Lander Sorozabalek, Nerea Santosek, Aintzane Sarobek, Paula Sevillanok eta Ainhoa eta Leire Martin ahizpek maila ederra erakutsi zuten. Guztira 21 domina lortu (11 urre eta 10 zilar) eta 16 marka pertsonal ondu zituzten. Gainera, Espainiako Udarako Txapelketarako gutxienekoa lortu zuten erreleboetako  4x200 metro eta 4x100 metro libre probetan.

Hauek dira Buruntzaldea IKTko gaztetek lortutako dominak:

Urreak

Leire Martinek 100 m. bizkar, 200 m. bizkar eta 200 m. bular probatan

Paula Sevillanok 400 m. eta 800 m. librean

Ainhoa Martinek 100 m. bular eta 200 m. estiloetan

4x200 m. estilo libreko erreleboak (Paula, Aintzane, Ainhoa eta Leire)

 

Zilarrak

Paula Sevillanok 200 m. librean

Ainhoa Martinek 400 m. librean

4x100 m. estilo libreko erreleboa (Aintzane, Leire, Paula eta Ainhoa)

Lau estiloetako 4x100 m. erreleboa (Paula, Ainhoa, Leire eta Aintzane)

Bestalde, igande honetan Nahia Zudaire eta Nathalia Esmeralda Torres taldekideak Igeriketa Egokituko VII. "Elkarrekin" Atzegi sarian arituko dira, Legazpin. Asteburuan badituzte beste hitzordu batzuk Buruntzaldeako igerilariek. Alebinek eta benjaminek liga jardunaldia jokatuko dute Tolosan.