Upeltegietako ardoa dastatzeko aukera, Aterpearen eskutik

Txintxarri Aldizkaria 2018ko mar. 9a, 12:00
Lasarte-Oriako sei tabernatan ardo dastaketak egingo dituzte martxoaren 12tik 15era bitartean

Aterpea merkataritza elkarteak eta udalak, Lasarte-Oria Gastronomikoa 2018 ekimenaren barruan, ardo dastaketa aurkeztu dute.Primeran, Arkupe, Eguzki, Buenetxea, Viña del Mar eta Txartel taberna eta kafetegietan  egingo dituzte dastaketak, martxoaren 12tik 15era. Aterpearen 25. urteurreneko egitarauko ekintza ere bada.

Ramon Ormazabal Aterpeako presidenteak nabarmendu du Lsarte-Oria Herri Gastronomikoa marka erabiltzearen arrazoia dela "herria biziago eta erakargarriago egitea". 

Aurkezpenean jakitera eman dutenez, ardo dastaketa horietan parte hartzeko izena eman beharko da taberna bakoitzean, plazak mugatuak baitira; hogei pertsona bakoitzeko. Dastaketak 19:00etatik 21:00etara dira.

Ardo dastaketak

Martxoak 12
Primeran taberna - Olarra Upeltegia

Martxoak 13
Arkupe taberna - Jaume Serra, Patricinio eta Dinastia Reyes upeltegiak
Eguzki taberna - Ramon Bilbao-Goñi upeltegia

Martxoak 14: 
Buenetxea kafetegia taberna - Garcia de Olano upeltegia

Martxoak 15: 
Txartel kafetegia - Lagunilla upeltegia
Viña del Mar kafetegia - Gomez de Segura upeltegia