Itzaletik argira, bost kilometrotan

Txintxarri Aldizkaria 2018ko mar. 4a, 19:34

5.000 emakume baino gehiagok hartu dute parte Lilatoiaren 29. edizioan. 114 Lasarteoriatar animatu dira bost kilometroko ibilbidea egitera, Donostiako kaleetan barrena

'Itzaletik argira' lelopean, milaka emakumek egin dute lasterka Donostian barrena, Lilatoiaren 29. edizioan. Marea more horretan murgildu dira 114 lasarteoriatar; giro ederrean burutu dute aldarrikapenez jositako bost kilometroko ibilbidea. Hainbatek talde argazkia atera dute gaur goizean, trena hartu aurretik. Denera 5.240 emakumek hartu dute parte; iaz baino 439 korrikalari gehiagok.

Lorea Ayala lasterkari donostiarrak irabazi du lasterketa, ibilbidea hemezortzi minutu eta zazpi segundotan eginda. Marina Gonzalez izan da bigarrena (18:19 segundoko denbora egin du), eta Izaro Rubio hirugarrena (18:24). Ane Elzaurdia izan da bizkorrena gazteen mailan (19:51), eta Lourdes Mariezkurrena 60 urte baino gehiagoko lasterkarien mailan.