Hutsegiteak garesti ordaintzen dira

Txintxarri Aldizkaria 2018ko mar. 2a, 11:15

Babyauto Zarautz errugbi taldeak ezin izan zuten Bathco Rugby Club garaitu. Kanporaketetarako sarbidea emango liokeen bigarren postua jokoan zuen

Babyauto Zarautz errugbi taldeak ilusio handiarekin egin zuen Santanderrerako bidaia, kanporaketetarako sarbidea emango liokeen bigarren postua baitzeukan jokoan. Halere, ezin izan zuten Bathco Rugby Club garaitu (54-10). Kantabriarrek ongi jokatu zuten, eta garesti ordaindu zituen Babyauto Zarautzek egindako hutsegiteak. 

Asteburu honetan beste bidaia garrantzitsu bat dute errugbilariek. Galiziara joango dira, Ourenseren aurka jokatzera. B taldeak, ordea, Elorrion jokatzen du, eta jokalariak antolatu beharko dira bi partidei aurre egiteko.