Sekulako marka lortu du Buruntzaldea IKTk. Asteburuan Irunen jokatu zuten infantil, junior eta senior mailako Gipuzkoako Neguko txapelketa, eta poltsikoa bete domina itzuli ziren herrira. Urrezko hogei, zilarrezko sei eta brontzezko bi eskuratu zituzten denera. Horrez gainera, taldeko bederatzi errekor berri eta 39 marka pertsonal ondu zituzten.