Juankar Balerdiren senideak omenduko ditu bihar EH Bilduk, "dispertsio politika hilgarriaren biktimak"

Txintxarri Aldizkaria 2018ko ots. 27a, 17:35

Argi Iturralde eta Iñaki Balerdi lasarteoriatarrak hil zirela hamabost urte beteko dira bihar. Elkarretaratzea egingo dute eguerdian, Askatasunaren parkeko eskulturaren ondoan.

Hamabost urte beteko dira otsailaren 28an Argi Iturralde eta Iñaki Balerdi hil zirela. Auto istripu batean hil ziren, baina ez zen ezbehar hutsa izan; Juankar Balerdi bisitatzera zihoazen, orduan preso baitzegoen. Senide eta lagun askok egin behar dute astero bidaia luzea, haien gertukoak bisitatzeko. 29 urte indarrean daraman espetxe politikaren ondorioa da. Guztira hamasei pertsona hil dira egoera horietan, dispertsioak eragindako bidaietan. Bihar Lasarte-Oriako elkarretaratzea egingo du, eguerdian, Askatasunaren Parkean. Ondoko idatzia igorri du alderdiak TXINTXARRI-ra: 

 

ARGI ETA IÑAKI GOGOAN: ERREKONOZIMENDU INSTITUZIONALA ETA DISPERTSIOAREN AMAIERAREN ESKAERA.

Gaur, 2018ko Otsailak 28, 15 urte betetzen dira Argi eta Iñakik bizia galdu zutela. Gaur, martxan jarri eta 29 urte beranduago, salbuespenezko dispertsioaren neurriak indarrean darrai oraindik. 

Oraindikan ere indarrean mantentzen den salbuespenezko politika honen, dispertsioaren, 29 urte hauetako ondorio larriena, preso politikoak bisitatzera joateko errepidean bidaia egiten ari ziren 16 senide eta lagunek bizia galdu dutela da. ARGI ITURRALDE eta IÑAKI BALERDI lasarte-oriatarren kasua da hau; momentu hartan preso politikoa zen Juankar Balerdi beraien semea eta anaia bisitatzeko egin behar zuten bidaia luzean bizia galdu baitzuten. JOXE BALERDI aita ere, bere semea bisitatzera zijoana, larriki zauriturik geratu zen.

Argi eta Iñaki oraindikan ere indarrean mantentzen den erabaki politiko baten erruz hil ziren,  preso politikoak beraien etxeetatik urrun mantentzeko helburua duen salbuespenezko neurri politikoa.

Salbuespenezko neurri honekin, dispertsioarekin, preso politikoen giza eskubideak urratzeaz gain, senideen eskubideak urratzen dira:

-Bai salbuespenezko neurriak beraien senideengan eragiteak beraiengan duen eraginagatik.

-Bai eta senideek beraien larruan pairatzen dituzten ondorioengatik ere, Argi Iturralde eta Iñaki Balerdiren kasuan bezala.

Lasarte-Oriako EHBildutik ondorengoa salatu nahi dugu: oraingoz, errepidean hil diren 16 senide eta lagun horien memoriaren errekonozimenduaren eskubidea urratzen ari da oraindik ere.

¿Non dago salbuespenezko neurri honek, egunero preso politiko eta senideen giza eskubideak uratzen dituen politika honek, eragindako 16 biktima hauen sufrimenduaren errekonozimendua? ¿Noiz arte egongo da Argi eta Iñakiren memoria ixildua errekonozimendurako inolako eskubiderik izan gabe? Senideek ere beraien larrutan pairatzen duten dispertsioaren politika hau biziarteko kondena bat baino gehiago da, dispertsio politikaren ondorioz hildako 16 pertsona hauen errekonozimendu ezak adierazten duen moduan.

Gure herrian oraindik ere errekonozitu gabe dauden biktimen memoriari eta familiari egiten zaien bazterkeri hau ez da ulergarria, ezta onargarria ere. Lasarte-Oriako EHBilduren iritziz, gertatutakoaren egia mosaiko haundi bat izan behar da, egia ezberdinez osatutako mosaiko zabal bat. Egia guztiak maila berean ikusarazi eta errekonozitu behar dira gizartearen aurrean. 15 urte daramazkigu, iturri ofizialetatik ez bezala, Argi eta Iñakiren memoria kaletik eta herri ekimenetatik bizirik mantentzen. Errekonozimendu soziala beharrezkoa da, baina baita instituzionala ere.

Argik eta Iñakik ere errekonozimendu instituzionala izatea eskatzen diegu Lasarte-Oriako udaleko alderdi politikoei, Eusko Jaurlaritzari eta dagokien instituzioei, biktima guztiek egia, justizia, erreparazioa eta diskrimazio ezaren eskubidea baitute.

Era berean, dispertsioarekin amaitzeko deia egiten dugu, dispertsioa ehundaka zauritu eta 16 hildako hauen erantzule zuzena delako, giza eskubideak momentuoro urratzeko tresna delako eta euskal gizarteak hamaika aldiz horrela eskatu duelako. Horregatik guztiagatik, dispertsioarekin amaitzeko deia helarazten  diogu  euskal gizarteari, berau martxan jarri zutenei, eta Lasarte-Oriako udaletxeko alderdi guztiei.

Dispertsioari amaiera emateko ordua da.

Hiritar guztien eskubideekiko ardura izateko garaia da, biktima guztiek, Argi eta Iñakik ere, egia, justizia , erreparazioa eta diskriminaziorik eza  izateko garaia da, salbuespenik gabe.

Lasarte-Orian, 2018eko otsailaren 28an

Lasarte-Oriako EHBildu