Euskal Herriko Lagunak Sahararekin Bat elkarteak eta Lasarte-Oriako Talde Aktibistak bi puntako hizlari ekarri dituzte herrira. Mendebaldeko Saharan eta Azerbaijanen emakume izatea azaldu zuten asteartean Garazi Hach Embarek eta Tarana Karimek. Haien jaioterrian bizitako esperientziak ekarri dituzte gogora Manuel Lekuonan bildutako ikus-entzuleentzat.