Bulego ibiltaria, Basaundin

Txintxarri Aldizkaria 2018ko otsailaren 23a

Basaundi bailarako bizilagunak bisitatu ditu Lasarte-Oriako Udaleko Bulego Ibiltariak igande goizean

Basaundi bailarako bizilagunak bisitatu ditu Lasarte-Oriako Udaleko Bulego Ibiltariak igande goizean.  Zenbait herritar gerturatu dira, zalantzak argitzera eta kexak plazaratzera. Alkateak eta zinegotziek egin diete harrera. Gehien aipatutako gaia auzoaren etorkizuneko berrurbanizazioa izan da.