'Inahaldunak': mozorroak eta euskara

Txintxarri Aldizkaria 2018ko ots. 11a, 19:25
Gazte Kluba eta Kuadrillategi egitasmoetan parte hartzen duten gazteek primeran pasa dute ostiral arratsaldean, mozorro koloretsuak eta euskara uztartuz

Euskara lantzeko hamaika modu daude. Esaterako, mozorrotuz eta Inauteriak giro ederrean ospatuz. Mozorroak eta euskara uztartu ditu Ttakun Kultur Elkarteak: Amaraun Klubak, Gazte Klubak eta Kuadrillategik 'Inahaldunak' izeneko ekimen berritzailea egin dute, aurten lehenengoz. 

Villa Mirentxun elkartu ziren begiraleak eta neska-mutil gazteak ostiral arratsaldean. Herrirako aukeratutako gaia ardatz hartuz (lanbideak), irudimena erabili dute gazteek mozorrotzeko. Begiraleek osatutako epaimahaia arduratu da mozorro onenak aukeratzeaz. 

Mozorroak eta euskara uztartuz, arratsalde bikaina pasa zuten guztiek elkarrekin. Egitasmoaren arrakasta ikusita, datorren urtean errepikatzea ez litzateke harritzekoa izango.

Argazki galeria