Dirua erraz irabaziko zuelakoan froga psikologiko batzuk egiteko prest agertu, eta gorriak eta bi ikusten bukatu. Hori gertatu zaio psikologoarengana (Sara Cortazar) joan den gizon "ergelari" (Joseba Apaolaza). Arazo ekonomikoak ditu gizonak, eta, horregatik, onartzen du bere bizitza pribatuari buruzko hainbat galdera erantzutea.
Galderak ez dira izan batere samurrak, eta gero eta urduriago jarri da gizona; psikologoak galdera iruzurti eta maliziaz betetakoak bota dizkio, eta askotan zer erantzun jakin gabe geratu da.
Ikus-entzuleek primeran pasa dute taula gaineko joko psikologiko horrekin, eta gogotik gozatu dute 'Ergela' antzezlanarekin. Jordi Casanovas da egilea, eta Txalo Produkzioak konpainiak ekoiztu eta taularatu du.