Eizagirre eta Urdangarin judokak, bikain

Txintxarri Aldizkaria 2018ko ots. 2a, 10:45

LOKEko Eneko Eizagirre eta Haritz Urdangarin judokek junior mailako Euskadiko Txapelketan lehiatu dute, Hernanin. Biek lan ederra egin dute

LOKEko Eneko Eizagirre eta Haritz Urdangarin judokek junior mailako Euskadiko Txapelketan lehiatu dute, Hernanin. Biek lan ederra egin dute. Eizagirre finalera iritsi den arren, ezin izan du urrezko domina kolkoratu. Urdangarinek, berriz, hirugarren postuko norgehiagoka irabazi eta brontzezko domina eskuratu du. Infantilek ere jardunaldia izan dute, eta ederki ibili dira.