Buruntzaldeako udaletako Euskara Departamenduek esfotzu handia egiten dute gidabaimena euskaraz ateratzea bultzatzeko, eta, horretarako, inguruko autoeskolekin egiten dute lan. Euskararen aldeko hautua egin dutenak saritzeko, zozketa egin dute ostiral goizean, Usurbilen. Guztira euskaldeko bederatzi pertsona saritu dituzte, eta 400 euro emango dizkiete gehienez, azterketa teorikoak eragindako gastuei aurre egiteko. Lasarte-Oriako saritu bat egon da: Alex Salsamendi Galan.
Gidabaimena euskaraz ateratzea erabakitzen dutenak gero eta gehiago dira. Iaz 95 izan ziren. Aurten, berriz, 103. Orain urte batzuk abiatu zuten ekimen hau Buruntzaldeako udalek, eta gaur arte 794 pertsonek atera dute baimena euskaraz. Koro Etxebarria Hernaniko zinegotziak datuaren garrantzia nabarmendu du, eta guztiak zoriondu ditu. Haren arabera, kanpainaren xede nagusia gazteak dira. "Gazteek garrantzia ematen diote gidatzeari, eta helduaroarekin lotzen dituzten ekimen bat da". Gainera, eskualdeko autoeskola guztiak eskertu ditu.
Zozketaren irabazleak hauexek izan dira: Angoaingo Elixabet Mendizabal eta Amaia Armendariz; Astigarragako Lierni Roteta; Hernaniko Xabier Murugarren, Beñat Montero eta Nora Bengoetxea; Lasarte-Oriako Alex Salsamendi; Urnietako Andoni Mugika; eta Usurbilgo Ekain Manterola.