Azkenaldian askotan jartzen gaituzten egoera da alerta laranja. Egoera honek arreta berezia jartzea eskatzen du, neurri gabeko zerbaiten aurrean adi eta erne behar dugun adierazgarri.

Azkenaldian askotan jartzen gaituzten egoera da alerta laranja. Egoera honek arreta berezia jartzea eskatzen du, neurri gabeko zerbaiten aurrean adi eta erne behar dugun adierazgarri.

Maiz entzuten ditugun hitzak dira, eta maiztasun horrek  gehiegizko konfiantzari bide emanez, tamalez, ekidin daitezkeen istripuak eta ezbeharrak gertatzen dira askotan. Axolagabeki jokatzen baitugu zentzu guztien arreta berezia eskatzen duen egoeraren aurrean. 

Meteorologiaz dihardutenean aipatzen dute gehienetan alerta laranja, non haizea indartsu ibiliko den, eurite handiak uholde arriskua ekarriko duen, itsasoan olatu erraldoiak altxatuko diren edota elur maila itsas mailaraino jaitsiko den. 

Baina niri beste hamaika motibok pizten didate argi laranja nire baitan, eta eguraldiaren aldarte bortitzak adina edo gehiago kezkatzen naute; lan egoera eta etorkizunari begira, sindikatuek sinatuko dituzten lan-hitzarmenek, adibidez. Baita, herriaren nahiari eta hitzari muzin eginez, politikariek adostuko dituzten itunek ere; hala nola, azpiegitura askoren nondik norakoak interes politiko soiletan oinarrituz, beroien esku geratzen diren erraustegia eta zaborren kudeaketa, Donostiako metroa, abiadura handiko trena, presoen gerturatzea, erabakitzeko eskubidea, etabar. 

Ildo beretik jarraituz, gure seme-alaben etorkizuna ere hezkuntza sistema /metodologia eskas baten menpe dagoela esango nuke. Zer esanik ez, kontrolik gabeko sare sozialen erabilera, nerabe eta gaztetxoen galbidea. Hizkuntza normalkuntza sustatu beharra…

Gai hauek guztiek eta gehiagok merezi dute alerta laranja egoera, are gehiago, baita gorria ere, baina inork gutxik adierazten digu beraien larritasunaz.