Jesus Zaballos alkateak, Jose Mari Urdampilleta Zerbitzu publikoak saileko arduradunak eta Agustin Valdivia Hirigintza saileko buruak eman dute lehiaketaren berri.
Lizitazioko baldintza-agirietan asfaltatu behar diren eremuak zehazten dira. 2018an, hauek dira asfaltatuko diren eremuak: Zelaialde, Iturri goxo, Txartel, Arranbide, Uistin kalea, Blas de Lezo, Donostia Etorbidea, Antxota, Buruntza, Zirkuitu Ibilbidea, Goiegi eta Basaundi. 2019an berriz, Atsobakar auzoan eta Asteasuanen, Antxisun, San Francisco eta Oztaran kaleetan eta Goikalen izango dira lanak.
Udal ordezkariek jakitera eman dutenez, enpresek horiez gain asfaltatu ahal diren metro karratuen proposamena ere egin beharko dio udalari.
Era berean, herritarrei eragozpenak eta zirkulazio arazoak ekiditeko plan bat ere eskatzen da. Horretan, hala nola, errai bat libre uztea edo zirkulazio handia duten eremuetan lanak gauez egitea aurreikusi beharko dute enpresek.
Lanek 1.054.899 euroko aurrekontua dute eta uda ostean hastea espero du udalak, baita enpresak lan guztiak jarraian egitea ere.
Agerraldian azpimarratu dutenez, lan horiei esker, herriko errepide guztien asfaltatua berritua egongo litzateke . “Oria eta Zirkuitu ibilbideko industrialdeako eremua faltako litzateke bakarrik”.