Renon izango dira Jone Miren Hernandez eta Miren Artetxe

Txintxarri Aldizkaria 2018ko urt. 24a, 10:58

National Cowboy Poetry Gathering topaketak egingo dira urtarrilaren 29tik otsailaren 3ra, Renon (AEB), eta bertan izango dira bi Jone Miren Hernandez eta Miren Artetxe, Maialen Lujanbio eta Oihana Iguaran bertsolariekin batera.

Renoko Euskal Ikerguneak eta Mintzola Ahozko Lantegiak antolatu dute egitasmoa, eta Female Improvisational Poets: Challenges and Achievements in the Twentieth jardunaldian arituko dira euskal bertsolariak eta ikerlaria. Topaketan, euskal kultura eta bertsolaritzarekin lotura duten beste hainbat ekintza ere egingo dira.

Bertsolariekin eta ikertzailearekin batera, Joseba Zulaika idazle eta antropologoa, eta Carolyn Dufurrena eta Amy Hale Auker poetak entzuteko aukera ere izango da.