Zudaire, Gazteen mailako Espainiako txapelketan lehian

Txintxarri Aldizkaria 2018ko urtarrilaren 19a

Asteburu honetan, urtarrilaren 20 eta 21ean, Buruntzaldea IKTko Nahia Zudaire Euskadiko Selekzioarekin Gazteen Igeriketa Egokituko Espainiako Txapelketan lehiatuko da, Valentzian.

Asteburu honetan, urtarrilaren 20 eta 21ean, Buruntzaldea IKTko Nahia Zudaire Euskadiko Selekzioarekin Gazteen Igeriketa Egokituko Espainiako Txapelketan lehiatuko da, Valentzian.

Zudairek lau probatan hartuko du parte: 50  eta 100 metro tximeletan, eta 50 eta 100 metro librean. 

"Aurreko urtean egin bezela, aurtengoan ere, ahalik eta postu onenetan egoten saiatuko da gure gaztea", esan du Borja Apeztegia entrenatzaileak. 

Txikiak ere lehian

Bestetik, alebin eta benjaminek lehiaketa izango dute Tolosako Usabal kiroldegian. 

Alebinek Ligako laugarren jardunaldia jokatuko dute. Benjaminek, aldiz, Kirol Zehaztasun Ligako bigarren proba izango dute.