Eneko Orozek abiatu du EITBko saio baten azpidazte egitasmoa

Txintxarri Aldizkaria 2018ko urt. 19a, 11:00

Dagoeneko gaztelaniara, ingelesera, frantsesera, alemanierara, katalanera, galizierara eta asturierara itzuli dute saioa

Haur motxiladunen errealitatearen berri emateko saioa aurkeztu zuen iragan astean EITBko euskarazko Ur Handitan saioak. 

Oihartzun handia izan du saioak, besteak beste sare sozialetan beste hizkuntzetara itzultzeko eskakizunak egiten hasi baitzen jendea. Eskakizun horri jarraiki, Eneko Oroz lasarteoriatarrak abiatuta, zazpi hizkuntzatara azpidatzi dute dagoeneko.

"Erantzuna sekulakoa izan da,  jende pila bat batu da egitasmora, eta jendeak izugarri lagundu du", azaldu dio Orozek TXINTXARRI-ri. 

Oraingoz, gaztelaniara, ingelesera, frantsesera, alemanierara, katalanera, galizierara eta asturierara itzuli dute. Halere, Orozek aditzera eman duenez portugesera eta aragoierara itzultzeko lanetan ari dira, nahiz eta oraindik bukatu ez duten.