Kabalgatarako prest

Txintxarri Aldizkaria 2018ko urtarrilaren 5a

Gaur, errege bezperan, ohiko moduan Errege Magoen kabalgata abiatuko da. Goizean haurrek izan dute margotzeko eta eskutitzat igortzeko aukera.

Eguraldiari adi-adi egon beharko da, baina Errege Magoak prest daude gaur arratsaldean Lasarte-Oria bisitatzeko. Aurrerapen gisa, gaur goizean izan dira Okendo plazan haien ordezkari batzuk. Haurrei margotzekoak eman dizkie Mercero guneko arkupetan, eta photocall delako bat ezarri dute argazkiak ateratzeko. Lanpetuta ibili dira erregeak goizean goizetik, Atsobakar zaharren etxean egon baitira opari batzuk banatzen. Arratsaldean, 16:00ak aldera bilduko dira Brigidatarren komentuan haurren eskutitzat jasotzera.