Gospel doinuak kultur etxean

Txintxarri Aldizkaria 2017ko abe. 30a, 18:32

Herritarrek gospel emanaldi zirraragarri batez gozatu dute Manuel Lekuona kultur etxean. 'America´s Ladies of Gospel' laukoteak dena eman du oholtza gainean

Musikari orok sentitzen du pasioa egiten duenarekiko, baina hori ikusleei transmititzea ez dute guztiek lortzen. America´s Ladies of Gospel taldekoen kasua ez da hori. Dena eman dute Manuel Lekuona kultur etxean, eta ikus-entzuleak gatibatzea lortu dute. 2017ko azken aurreko kultur emanaldia izan da hau.

Lady Jean, Darnita Rogers eta Dorrey Liles artistek osatzen dute gospel hirukoa. Pianojole baten laguntza ere badute emanaldietan: Hubert Samut musikari trebea ere bikain aritu da kultur etxeko emanaldian. Errepertorio zabala eskaini dute kontzertuan; erabat txundituta utzi dituzte lasarteoriatarrak, aurreneko abestitik azkenera arte. Eskuak gorritu arte egin dute txalo ikus-entzuleek emanaldi bukaeran.