Jesus Zaballos Lasarte-Oriako alkateak eta David Mateos Texas futbol-klubeko lehendakariak ostiralean sinatu zuten hiru urterako hitzarmena. Horren bitartez, diruz lagunduko du udalak urte amaieran egiten den San Silvestre lasterketa.
Urtero 2.000 euroko babes ekonomikoa jasoko du Texas FT-k, horrela udalaren eta Tratu On Bat markaren irudiak izan beharko dituzte parte hartzaileen artean banatzen diren motxilek. Horrez gain, ekitaldia antolatzeko beharrezkoa den udalaren azpiegitura ere eskuragarri izango dutela jakinarazi du Zaballosek.
Aurtengo modalitateak
Hiru kirol modalitatetan parte hartzeko aukera izango da aurtengo San Silbvestre lasterketan. Korrika (6 km), Nordic Walking (4,3 km) eta patinetan (6 km).
Izen ematea
Lasterketan parte hartu ahal izateko izen ematea hiru eratara egin ahalko dute parte hartzaileek:
-
www.kirolprobak.com webaren bidez (abenduaren 28ra arte). Kostua 5 €.
- Kultur etxean (abenduaren 29an eta 30ean). Kostua 7 €.
-
Okendo plazan (abenduaren 31n, goizean). Kostua 10 €.
?Informazio gehiago nahi duenak http://www.sansilvestrelasarteoria.com orrialdea bisitatu dezake.