Trafiko mozketak San Silvestren

Txintxarri Aldizkaria 2017ko abenduaren 28a

Abenduaren 31ko arratsaldean lasterketa dela-eta trafikoa moztuko dute hainbat gunetan

Lasarte-Oriako III. San Silvestre lasterketa dela eta, abenduaren 31n herriguneko hainbat zonaldetan trafiko etenaldiak egongo dira, trafikoa moztuko baita. Antolakuntzak jakinarazi duenez, 15:50-17:00 bitartean izango dira mozketak, betiere auzoaren arabera. Antolakuntza ahalik eta "modu eraginkorrenean" arituko da, "enbarazu gutxiena" sortzeko.