Zenbait egunetan itxita egongo da Udal Kiroldegia

Txintxarri Aldizkaria 2017ko abe. 22a, 18:11
Lasarte-Oriako Kirol Zerbitzuak jakinarazi du itxita egongo dela Udal Kiroldegia abenduaren 24an, 25ean eta 31n, eta baita urtarrilaren 1ean ere

Herritarrek ezingo dituzte erabili Udal Kiroldegiko instalazioak abenduaren 24an, 25ean eta 31n, eta ezta urtarrilaren 1ean ere, itxita egongo delako. Hala jakinarazi du Lasarte-Oriako Kirol Zerbitzuak. 2017ko egutegian itxialdi horiek egitea onartu zuten.