Sagasti, bosgarren senior mailako Espainiako Kopan

Txintxarri Aldizkaria 2017ko abe. 22a, 14:15

Lasarte-Oriako Judoko entrenatzaile Gorka Aristegik azterketa gainditu eta 6. dana eskuratu berri du

LOKEko Asier Sagasti eta Josu Olmos judokak senior mailako Madrilen egin den Espainiako Kopako saioan lehiatu dira.

Sagastiri brontzeak eskuetatik ihesi egin zion. Hala ere, bosgarren postuarekin eta egindako lanarekin pozik agertu da judoka.

Josu Olmosek aldiz, ez du finaletan egoteko aukerarik izan. Gorka Aristegi entrenatzaileak azaldu duenez, bi borroka galdu ditu, horietako bat gerora irabazle izan den judokarekin. 

Honez gain, taldeko Iker Dafonte, Unai Coelo, Urko Bravo, Unax Uranga, Aitor Santos eta Julen Ugarte alebin mailakoek  Gipuzkoako taldekako txapelketan parte hartu dute,  Hernanin. 

Nahiz eta taldea final laurdenetan kaleratua izan, gaztetxo guztiak ederki borrokatu direla adierazi du LOKEko entrenatzaileak.

Bestalde, Gorka Aristegi entrenatzaileak berak abenduko zubian azterketa gainditu zuen, eta 6. dana eskuratu du.