Oarsoarrak saria jaso du Kuadrillategi egitasmoak

Txintxarri Aldizkaria 2017ko abenduaren 23a

Ttakun Kultur Elkarteak koordinatzen dituen Pasaia eta Lezoko proiektuak ere saridunen artean izan dira

Orain zazpi urte hasi zen Oarsoaldeako Euskara Batzordea Oarsoarrak sariak banatzen. Ttakun Kultur Elkarteak koordinatzen duen Pasaia eta Lezoko Kuadrillategi saritu dute aurten, Errenteriako eta Oiartzunekoekin batera.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gazte kuadrilletan euskara ohiturak bultzatzea du helburu Kuadrillategi egitasmoak. Ttakun kultur elkarteak koordinatzen du  Pasaia eta Lezoko proiektua, eta horiek jaso dute aurtengo Oarsoarrak saria (baita Errenteriako eta Oiartzungo Kuadrillategik ere). 2002. urtean sortu zen Kuadrillategi Pasaia, eta handik zabaldu zen gero Lezora.

Oarsoaldeako Euskara Batzordearen ustez, eskualdean gazteen artean jarduera arrakastatsua da, eta horren ondorioz erabaki dute proiektuari saria ematea.Abenduaren 1ean jaso zuten egitasmoko gazteek saria.