Odol ematea bultzatzeko akordioa egin du udalak

Txintxarri Aldizkaria 2017ko abe. 22a, 12:11

Udalak eta Gipuzkoako Odol-Emaileen Elkarteko kideek hitzarmena sinatu dute.

Udalak eta Gipuzkoako Odol-Emaileen Elkarteko kideek hitzarmena sinatu dute, eta, honenbestez, elkarteak urtean 2.000 euro jasoko ditu, hiru urtez. Horrela, Odol-Emaileen Elkarteak egiten duen lana babestu eta finantzatuko du udalak, odol ematea sustatzeko.