Araeta Sagardotegia eta Txartel kafetegia izan dira aurtengo pintxo ibilbideko gustukoenak

Txintxarri Aldizkaria 2017ko abe. 13a, 11:22

Araeta Sagardotegiak epaimahai profesionalaren saria eskuratu du, eta herritarrei gehien gustatu zaien mokadua izan da Txartel kafetegiak prestatutakoa

Astearte goizean jakinarazi dituzte aurtengo V. pintxo ibilbideko mokadu sarituak. Bi sari banatu dira edizio honetan: epaimahai profesionalarena alde batetik, eta herri epaimahaiarena bestetik. 

Ramon Rotetak (Roteta jatetxeko nagusia) eta Jesus Nietok (Monte Igueldo jatetxeko sukalde burua) osatu dute aurtengo epaimahai profesionala, eta azaroaren 24an, Lasarte-Orian izan ziren aurtengo hamar pintxoak dastatzen. Egun horretan aukeratu zuten aurtengo edizioko mokadu irabazlea, baina ez zuten ezagutzera eman. Izan ere, abenduaren 1etik 3ra bitarte egin da pintxo ibilbidea, eta egun horietan herritarrak aritu dira mokaduak dastatzen eta bozkatzen. Herritarrek ere mokadu gustukoena aukeratu dute, eta asteartean eman zituzten garaileak ezagutzera. 

Araeta Sagardotegiak masail eta onddo raviolia, patata trufatu zukuarekin, otarrainxka salteatua eta kinoa beltzaz osatuta mokadua izan da Roteta eta Nietoren gustukoena, eta Txartel kafetegiak prestatutako ukondo xehetuzko hojaldretxoa, berriz, herritarren irabazlea. Bi establezimenduetako arduradunek oroigarri bana jaso dituzte, sari gisa. 

2000 pintxo

Nabarmentzekoa da 2000 pintxo baino gehiago dastatu direla ibilbidean, eta horrek, "parte-
hartze handia" izan dela erakusten du. 

200 euroko bonuaren sariduna

200 euroko bonuaren saria Susana Blázquezek lortu du. Arantza Alday Aterpea merkatarien elkarteko ordezkariaren eskutik jaso zuen saria, eta elkarteko bazkide diren establezimenduetan gastatu ahal izango du bonu hori.