Lasarte-Oriako kirolari nabarmenak aukeratu dituzte

Txintxarri Aldizkaria 2017ko abenduaren 1a

Eneritz Busto, Axier Arteaga eta Mikel Etxarri sarituko dituzte aurtengo festan.

Lasarte-Oriako Udal Kirol Batzordeak aukeratu ditu aurtengo kirolari nabarmenak: Eneritz Busto atleta eta Axier Arteaga pilotaria. Horrez gainera, Mikel Etxarriren kirol ibilbidea sarituko dute. Sarituak aukeratzeko prozesuan herritarrak eta kirol elkarteak parte hartu dute. Lasarte-Oriako kirolaren festa abenduaren 16an egingo dute, 11:00etan, udaletxeko pleno aretoan. Jesus Zaballos alkateak banatuko ditu sariak eta omenduen plakak.