Break-fast otordu arriskutsua!

Nerea Segura 2017ko abe. 1a, 10:10
Bi motatako pertsonak daude: goizean goiz jaikitzen direnak gosaltzeko; edo iratzargailua itzali eta beste 5 minutu lo egiten dutenak. Zu zeinetakoa zara?

Bi motatako pertsonak daude: goizean goiz jaikitzen direnak gosaltzeko; edo iratzargailua itzali eta beste 5 minutu lo egiten dutenak. Zu zeinetakoa zara?

Wikipediak dioenez, gosaria gaueko loalditik jaiki ondoren hartzen den lehen otordua da (gose+ari). Jatordurik garrantzitsuena al da? Ez! Egunero, kaloria eta mantenugai batzuk beharrezkoak dira. Osasungarriena haiek egunean zehar banatzea da, energia aldaketa zakarrak eragin gabe; hau da, erregulartasun gluzemikoa lortuz (bai, diabetikoak bezala). Horregatik, ordu asko hozkada probatu barik ez pasatzea aholkatzen da: 4-5 jatordu egitea. Baina otordu-gakoa da jardunaldia ondo hasteko: etekin fisikoa eta buru-konzentrazioa hobetzeko, umore aldarteak saihesteko, eta pisu igoerari erraxago aurre egiteko (beti ere, osasuntsua bada).

Zer gosaltzen duzu egunero? Erantzuna baldin badakizu, ziurrenik gaizki egiten duzu; edo gutxienez, errepikakorra da: colacao gailetekin; kafea, laranja-zukua eta integral-gailetak; goizero! Ez zaio behar adinako garrantzirik eman eta breakfast-a fastfood bihurtu da. Gosarirako hamaika produktu espezifiko daude, beharrezkoak ez direnak. Zerealak (krispiak) aspaldi dieta holistiko baten parte izateko sortu ziren, heste-osasuna hobetzeko; hala ere, salmenten boom-a azukrea gehitutakoan gertatu zen. Berdin, zuku eta gailetekin —eta ez dakit zer den okerrago: ez gosaltzea edo eguna azukre-gaindosiarekin hastea—. Gosari idealik ez dago, baina jaten duzunaren artean zenbat da janaria?