Bide sareko garbiketa zerbitzua kontratatzea onartu du udal taldeak

Txintxarri Aldizkaria 2017ko abe. 1a, 10:00

PSEren eta EAJren aldeko bederatzi bozka zenbatuta, onartua geratu da Lasarte-Oriako udal bide sareko garbiketa zerbitzuaren kontratazioa

Azaroaren 14ko udalbatzarreko gaia izan zen bide sareko garbiketen zerbitzuaren kontratazioa. EAJren eskakizunari erantzunez ordea, mahai gainean geratu zen, eta iragan asteko ostiralean bozkatu zen, ez-ohiko udalbatzarrean.

Horrela, PSEren eta EAJren aldeko bederatzi bozka zenbatuta, onartua geratu da Lasarte-Oriako udal bide sareko garbiketa zerbitzuaren kontratazioa. EH Bildu (bi boto) eta ADLOP (bi boto) abstenitu egin dira.

EAJ batzordean abstenitu egin bazen ere, ez ohiko udalbatzarrean aldeko botoa eman zuen. "Ekarpenak egin dira" eta horiekin ados daudela argudiatuta eman dute aldeko botoa.