Zilarrezko bi domina eta brontzezko bat Euskadiko txapelketan

Txintxarri Aldizkaria 2017ko aza. 29a, 11:30

Asier Sagastik, Josu Olmosek eta Fermin Baldak lan ona egin zuten senior txapelketan

Asier Sagasti, Josu Olmos eta Fermin Balda judokak Gasteizen jokatu den Euskadiko senior txapelketan lehiatu dira eta hirurek dominak ekarri dituzte etxera. Sagastik eta Olmosek zilarrezko domina eta Baldak brontzezkoa.

Oso pozik eta gustura agertu da Gorka Aristegi entrenatzailea judokek lortutako emaitzekin.

Josu Olmosek finalean Donostia Klubeko judoka baten aurka ezin izan du ezer egin. “Ez genuen ezagutzen eta oso ona da. Ligaxkan ere garaitu zuen,” adierazi du Aristegik.

Sagastik, berriz, finalaurrekoan erraz irabazi du eta Gipuzkoako Txapelketan bezala, Peio Cazorla  izan du arerio finalean. Oraingoan, errenteriarra izan da garaile. “Finalera lasai iritsi da Asier; arerioa aurreko asteko emaitzari buelta emateko gogoz zegoen”. 

Azkenik, Ferminek bi borroka irabazi eta finalaurrekoan galdu zuen.

Espainiako txapelketarik ez

LOKEko entrenatzaileak aipatu duenez, seniorrek txapelketen denboraldia amaitu dute, orain torneoak izango dituzte. Izan ere, lehiaketa egutegian aldaketak egin dituzte eta aurten ez Espainiako txapelketarik jokatuko, 2018ko abenduan izango da . “Hurrengo urtean, apirila edo maiatzean berriro ere Euskadiko txapelketa lehiatuko da eta orduan, Espainiako txapelketako txartelak izango dira jokoan,” azaldu du.

Gauzak honela, Asier Sagastik abenduaren 16an, Madrilen jokatuko den kopan parte hartuko du. “Asierrek gonbidapena du eta Josu Olmos eta Esteban Martinez ere bertan izango dira ziur”.

Bestalde, asteburu honetan, Eneko Eizagirre Euskadiko selekzioarekin junior mailako izango da Gijonen eta abenduaren 17an, alebinek Gipuzkoako txapelketa izango dute.