Bartzelonan jokatzen den igerileku laburreko absolutu mailako Espainiako Txapelketa ostegunean hasi eta igandean amaituko da. Buruntzaldea IKTko Leire eta Ainhoa Martin ahizpak hainbat probatan daude lehian. Biek ere, infantilak izan arren, absolutu mailako gutxienekoak dituzte eta gogotsu daude test modua balioko dien lehiaketa honetan pate hartzeko.
Borja Apeztegia entrenatzaileak azaldu duenez: "Egia esan, beraiek egutegian goiz harrapatzen dituen txapelketa honetan ez daukagu aparteko ezer lortzeko aukerarik. Lehiaketa honek denboraldi haseratik honako bidean egindako lanaren nondik norakoa baloratzeko balio izango du eta beraientzat garrantzitsuena izango den Infantil mailako Neguko Txapelketarako prestakuntzaren bidean nola goazen ikusteko ere bai."
Lehia bizian
Gaur goizean, Leirek 400 estiloak proban parte hartu du. Nahiz eta finalerako sailkapena ez lortu, bere sailkapen probako bigarren izan da eta bere marka hobetu du, 5:01.09.
Ordu bete beranduago, 200 bular proban lehiatu dira bi ahizpak. Sailkapen proba ezberdinetan izan dira. Ainhoak egin du 2:37.51 bere marka 3 segundutan hobetuz; Leirek 2:45.80 denbora egin du.
Baina ez dira hauek lehiaketa bakarrak izango. Bihar larunbata Leirek 100 m. bizkar probako sailkapena jokatuko du, Ainhoak berriz, 100 m. bular proba. Azkenik, igandean Leire 200 m. bizkar proban lehiatuko da.