Usurbilgo Oiardo kiroldegian aurkeztu behar dute Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek euren lan berria: Borobilean. Abenduaren 2an izango da ekitaldia, eta hara doan joateko aukera eskaintzen du TXINTXARRI-k. Saio bakoitzeko (bi izango dira) bina sarrera zozketatuko ditu aldizkariak. Parte hartzeko nahikoa da izen-abizenak ematea Ttakunen bulegoan, 943 37 14 48 telefonoan edo Whatsapp bidez 688 68 35 10 telefonoan.