Korrika 191 lagunek parte hartuko dute, horietatik 155 gizonezkoak dira eta 36 emakumezko. Patinatzaileen lasterketan, aldiz, bi gizonezko daude inskribaturik.
Behobiatik aterako dira lehen korrikalariak 10:15ean, azkenak berriz, 11:40ak aldera. Baina ibilbidean barrena lasterka lehenak gurpildun aulkietako partehartzaileak izango dira, 9:45ean. Ostean, rollerren txanda izango da, 9:50ean.
20 kilometroko ibilbideak guztien prestakuntza fisikoa jarriko du proban.