Nafarroa hegoaldeko euskalgintzari laguntzeko otarrak

Txintxarri Aldizkaria 2017ko aza. 10a, 11:45

Asteartea izango da Errigorako otarrak eskatzeko azken eguna. Nafarroa hegoaldeko tokiko produktuen ekoizpena eta euskalgintza sustatzeko baliatuko da horien salmentatik lortutako diruaren zati bat.Oraingoan ere, hainbat produktuz betetako bi otar egongo dira bezeroen aukeran: zuria eta beltza.

Lehenengoan zainzuriak, orburuak, pikillo piperrak, ardoa, ozpina, melokotoia almibarrean, pasta, arroza, teilak, patxaran pastak, molineritoak, tomatea olioarekin eta pikillo piper mamia dago.

Beltzak, berriz, honako produktu hauek ditu: zainzuriak, orburuak, pikillo piperrak, ardoa, ozpina, melokotoia almibarrean, potxak, kardua, almendrak, pikillo saltsa, mahats zukua, aran mermelada eta oliba olio birjina. Saski bakoitzaren prezioa 50 eurokoa da.

Otarrak erosi nahi dituenak, Ttakuneko bulegora (Geltoki kalea 4) gerturatu beharko du, bertan izen-emate orria bete dezan. Hortaz gain, www.errigora.eus atarian ere egin ahal izango da, azaroaren 14a baino lehen.