Kantuak ez du etenik izango ostiral eta larunbatean, Zaldibian. Denak hala denak, euskaraz arituko dira, noski, hori baita helburua, euskarazko kantuak abestea 26 orduz jarraian.
Horrela, ostiralean 17:00etan Zaldibiko plazatik kalejira abiatuko da. Txistulariek lagunduta, Herri Antzokira iritsi, eta bertan emango zaio hasiera Izan Kantuz erronkari.
Jarraian, Porrotxen bisita jasoko dute, eta berarekin batera kantuan aritzeko aukera izango da. Pailazoaz gain, Euskal Herriko hainbat musika taldetako musikariak igoko dira oholtzara. Horien artean izango dira Maider Zabalegi, Zuriñe Hidalgo, eta Xabier Saldias, besteak beste.
Kantu jira taldeek ere parte hartuko dute, eta nola ez, Lasarte-Oriako Xumela koroa Zaldibiako kaleak girotzen arituko dira.
Horrenbeste ordu kantuan pasa, eta galdutako indarrak berreskuratzeko aukera ere izango da. Ostiraletik larunbaterako gauean, esaterako, sukaldea eta taberna irekita egongo dira, eta larunbatean herri bazkaria egingo dute. Larunbatean, 20:00etan egingo da amaiera ekitaldia.