XIII. Musika Topaketa antolatu du Danok Kide Guraso Elkarteak, eta txistu, danbolin eta organo emanaldiaz gozatzeko aukera izango da gaur, ostirala Brigitarren Komentuan.
Jose Ignacio Ansorena txistu jotzailea, eta Ana Belen Garcia organo jotzailea arduratuko dira ikus-entzuleen iluntzeari doinu emateaz; 19:30ean izango da hitzordua.
Zortzi pieza eskainiko dituzte musikariek. Sonata en Re-k irekiko du kontzertua, eta horren ostean, melodia ezberdinak joko dituzte; tartean, Eusebio Basurko konpositorearen Kontradantza, Jesus Guridiren Mendiko soinuak, eta Jose Juan Santestebanen Bailes tradicionales vascongados. Emanaldiari amaiera emateko, Naji Hakim Libanoko musikariaren Diptyque joko dute.