Larunbat arratsalde ederra pasa zuten etxeko txikienek. Manuel Lekuona kultur etxean zuten hitzordua, bostetan. Oholtza gainean, makina bat abentura eta bizipen zituzten zain, eta baita hiru pertsona ere: Pupu eta Lore haurrak, eta aitona Manolo.
Gitarra eskuetan hartuta, aitonak dantzan jarri zuen biloben mundua, kantu eta jolasekin. Eurekin batera murgildu ziren abenturan ikusleak, haur edo heldu izan.