Lesio luze baten ondoren, frontoiei neurria hartu die berriz ere Axier Arteagak. Baita ondo hartu ere, azken hiru partidatik bi irabazi baititu. Binakakoak izan dira guztiak. Logroñon Ibai Zabala izan zuen bikotekide, hilaren 8an; Imazekin jokatu zuen Labriten, joan den ostegunean; azkena, Untoriarekin, Ezkaraien, pasa den asteburuan. Azken hori da hirutatik galdutako bakarra.