Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gipuzkoako Foru Aldundiak jakitera eman duenez, artapen lana egingo dituzte bihar bidegorrietan, eta hori dela eta moztuta egongo dira goizetik arratsaldera bitarte.
Horrela, Lasarte-Oriari dagokionez, Donostia eta Lasarte-Oria elkartzen dituen bidegorria, eta Lasarte-Oria (Asteasuain) eta Usurbil (Txikierdi) elkartzen dituena moztuko dituzte. Jakitera eman dutenez, goizeko 08:00etatik, arratsaldeko 17:00etara bitarte egingo dituzte artapen lanak, beraz ordutegi horretan ezingo dira bidegorriak erabili.
Edozein zalantza duenak, Foru Aldundira dei dezake.