Udalak eta Zurmailu elkarteak hiru urterako hitzarmena sinatu dute, eta, modu horretan, denbora horretan urtean ia 25.000 euro jasoko ditu; 8.200 inguru urtean. Diru horrekin elkarteak aurre egin ahalko dio urteko gastuei; irakasle ezpezializatu bat kontratatzen dute, eta makinaria ere diru horrekin erosten dute. Trukean, elkarteko 22 kideek eginiko lanak erakusketa batean jarriko dituzte ikusgai. Ostegunean irekiko dute erakusketa, Antonio Mercero gunean. "Luxu bat da zuek zuzenean lanean ikustea, eta zuek egin dituzuen lanak ikustea", esan du Jesus Zaballos alkateak.
Hastapen eskolak
Hamar egunez egongo dira ikusgai lanak. Jose Maria Telleria Zurmailu elkarteko ordezkariak eskerrak eman dizkio udalari. "Gure denbora betetzen du egurra zizelkatzeak. Askatu egiten gaitu lan horrek".
Telleriak gogoratu duenez, zurlanketan jardun nahi duen ororentzat irekia da elkartea. Irakasle espezializatu bat duten arren, hutsetik hasi nahi dutenek ez dute arazorik. "Guk geuk ematen ditugu hastapen eskolak".