Ostiral honetan amaituko da herriko kirolari nabarmenenak aukeratzeko epea

Txintxarri Aldizkaria 2017ko urriaren 16a

Kirol ibilbideagatik edo herriko kirolaren alde eginiko lanagatik aukeratu daitezke hautagaiak

Lasarte-Orian jende askok egiten du kirola, eta horietako askok balentria eta sari asko irabazi dituzte urtean zehar. Horiek saritzeko aukera dago, udalak martxan jarritako prozesu irekian. Kirol ibilbideagatik edo herriko kirolaren alde eginiko lanagatik aukeratu diatezke hautagaiak. Ostiral honetan itxiko da horiek proposatzeko epea. Gero, Lasarte-Oriako Kirolarien Galan jasoko dituzte sariak kirolariek, abenduan. Norbanakoek eta kirol elkarteek proposatu ditzateke hautagaiak. Horretarako, dagokion fitxa behar bezala bete eta kirolak@lasarte-oria.eus helbidera bidali behar da, edo Maialen Chourraut kiroldegian espresuki horretarako jarri den kaxan utzi.