Elkarlana sustatzeko eremua

publierreportajea 2017ko urr. 6a, 12:30

PUBLIERREPORTAJEA// Coworking Lasarte-Oriak pertsona ekintzaileei, enpresa txikiei edo autonomoei lan egin eta sinergiak sortzeko gunea eskaintzen die

Maiatzean Zumaburu kalean ireki zituen ateak Coworking Lasarte-Oriak. Laura Cespedes herritarra dugu honen sustatzailea.
Baina zer da coworking-a? Coworking guneak lan eremuak dira. Horietan edozein arlotako pertsona ekintzaileek, enpresetako langileek edo autonomoek baliabide guztiak dituzte haien lana egiteko. Bulegoko baliabide eta gastuak partekatzen dira. 

"Etxetik lan egiteko aukera duten pertsonak dira normalean. Etxean baino, bulego batean lan egitea gustuko dutenak. Bulegoa behar duten enpresa hasiberriak ere izan daitezke," azaldu du Cespedesek.

Lasarte-Oriako Coworking-a lan eremua eta bulegoko gastuak partekatzea baino gehiago da, Cespedesek aipatu digunez; sinergiak osatzeko gune bat ere bada. "Lan egin, elkar laguntzeko eta konektatzeko gunea da".

Elkarlana

Sinergiak eta elkarlana garrantzitsuak  dira, Laura Cespedesen aburuz. Horregatik, hainbat bulegoen arteko bi sare osatu nahi ditu; Buruntzaldean bat, bestea Gipuzkoa arloan.

"Era honetara, gune ezberdinetako pertsonak elkar ezagutu daitezke eta proiektuak elkarrekin egin. Gainera, lana bilatzeko sare bat ere egin daiteke," aipatu du bulegoko sustatzaileak.

Hau guztiaz gain, ezagutzak partekatzeko gunea ere izango da.

Ezagutzak partekatu

Horretarako, ikastaroak, ekitaldiak eta hitzaldiak antolatuko dira. "Bulegoan bertan lan egiten duten pertsonek, beste coworking bulego batean lanean daudenek edo herriko komertzio batekoek eskainitakoak izango dira," azpimarratu du. 

Izan ere, herriari irekia dagoen gune izatea nahi du. "Herriko merkatariek eta herriko jendeak bertan parte hartzea nahiko nuke".

Erabilera

Aurki hiru kide izango dira bulegoan, eta bakoitzak erabilera ezberdina egingo du. "Bertan lan egin daiteke egunero, edo ordu batzuetarako soilik etorri. Helbide fiskala bertan izan... Pertsonen beharren arabera, gunearen erabilera ezberdinak izan daitezke eta horietara moldatuko da". 

Espazioa

Bi gune bereizten dira Coworking Lasarte-Oria bulegoan. Batetik, lan egiteko eremua dugu. Bertan zortzi pertsonarentzako mahaiak daude, lan egiteko behar diren baliabide guztiekin. 

Bestetik, bilera-gela bat ere badago. Bulegoan lan egiten duten pertsonek erabili dezakete, baina edonork ere alokatu dezake. "Honen erabilera irekia da. Adibidez, enpresa batek langileak hautatzeko  prozesua egin dezake bertan," aipatu du Laurak.

Harremanetarako

Tel.: 620 869 328
www.coworkinglasarteoria.com/eus 
info@coworkinglasarteoria.com
Jarraitu @coworkinglasarteoria