1.- Tentsioa, ilusioa, talde-lana… Azken batean mugimendua da ikus daitekeena, ziurgabetasuna eta jakin-mina orobat. Kazeroladak egiten dira gauero hiri osoan zehar, manifestazioak, hitzaldiak, grebak, kontzertuak… bizirik ikusten da kalea. Guretzako esperientzia aberasgarria izaten ari da oso, bertara atera eta elkarbanatzen dugun helburuaren aldeko borroka sentitzeak emozioa sentiarazten baitigu.
2.- Gobernuak errepresio bidezko erantzuna eman izanak, elkarrizketa bidez adostasun batera iristen ahalegindu beharrean, jendea batu eta kalera ateratzera bultzatu du. Horrez gain, erreferendumaren inguruan iritzirik ez zuen jendeak honen aldeko iritzia agertzea ere ekarri du. Eta, azken batean, eztabaidagaia independentziaren alde egon edo ez soilik izatetik, demokraziaren aldeko borroka ere izatera pasatu da.
3.- Mota guztietako jendea atera da kalera, iritzi bat osatzen hasi berri diren gazteetatik hasita, jubilatuetaraino. Jendea norbere ideologia, klase soziala, egoeraren gainetik, helburu beraren alde borrokatzeko batu da.
4.- Oro har, erreferendumaren aldeko mugimendua gailentzen da; kalean batasuna bakarrik ikusten da; nahiz eta, galdeketaren barruan batzuk independentziaren aldeko jarrera agertu eta beste batzuk kontrakoa.
5.- Katalanek esker onez hartzeaz gain, beharrezkotzat jotzen dute haiekiko elkartasuna adieraztea, azken finean bi herrialdeek helburu komun bat baitugu.
6.- Bertako jendea konbentzituta ikusten da erreferendumaren zilegitasunari dagokionez; nahiz eta, agerikoa den gobernuak bere esku dagoen guztia egingo duela hala ez izateko.
7.- Dudarik ez dugu historikoki pauso handi bat izango dela eta bide asko irekiko dituela, baiezkoa edo ezezkoa atera.