Gaur arratsaldean, berriz, 'Katalunian gertatutako atxiloketa eta demokraziaren oinarrizko printzipioen kontra egindako erasoak' izeneko adierazpen instituzionala onartu du udalbatzarrak. EH Bilduk, LOADek eta EAJk aurkeztu dute.
Testuaren sarrera egin eta eztabaidatu ostean, bozkatu egin dute gaurko ezohiko saioan presente egon diren korporazioko kideek (hamazazpi dira denera, baina PPko Alejandro Saenz ez da egon). Bederatzik bozkatu dute alde (EH Bilduko lauek, LOADeko hiruek eta EAJko biek) eta zazpik kontra (PSE-EEko guztiek).
Testu osoa esteka honetan irakur daiteke.