Herritarrak, Kataluniako galdeketaren atarian

Txintxarri Aldizkaria 2017ko ira. 29a, 12:45

Katalunian bizi diren lasarteoriatarrekin, eta herrian bizi diren katalanekin hitz egin du Txintxarri-k, erreferendumak sortutako giroari eta sentimenduei buruz hitz egiteko

Zentzu askotan Katalunia eta Euskal Herria oso gertu daude. Baita Lasarte-Oria eta Katalunia ere. Asko dira herrira bizitzera etorritako katalanak, baita lanera edo ikastera hara joandako lasarteoriatarrak. Horregatik, herrian oso gertutik jarraitu dira azken urteotan Kataluniako albisteak, eta, bereziki, orain urte batzuk abiatutako burujabetza prozesua. 

Oztopoak oztopo, igandean dira egitekoak independentzia erreferenduma Katalunian. Eta galdeketaren atarian, Katalunian bizi diren lasarteoriatarrekin, eta herrian bizi diren katalanekin hitz egin du Txintxarri-k, erreferendumak sortutako giroari eta sentimenduei buruz hitz egiteko.

Kataluniako auziari arreta handiz erreparatu zaio herrian. Sortutako harrabotsaren adierazgarri, Lasarte-Orian hainbat ekitaldi izan dira erabakitzeko eskubidea defendatzeko.  

Esaterako, joan den astean udaletxe aurrean kontzentrazioa egin zuten dozenaka herritarrek,  EH Bilduk deituta, Espainiako Gobernuaren jarrera gaitzesteko eta katalanei elkartasuna adierazteko. 

Manifestazioa, Okendo plazan

Atzo manifestazioa egin zuten, Okendo plazan. Lasarte-Oriako EH Bilduk antolatuta. Kataluniaren alde, Demokraziaren alde lelopean iganderako babesa erakutsi zieten herritarrek. Pablo Barrio EH Bilduko zinegotzia Katalunian begirale bezala arituko da igandean. 

 

Izar Agirretxe eta Garazi Alkortaren elkarrizketa

Asier Suberbiolaren elkarrizketa

Marian Buenoren elkarrizketa

Isaac Farreren elkarrizketa

Marc Bagesen elkarrizketa