Irabaztetik oso gertu geratu dira saskibaloi taldeak asteburuan

Txintxarri Aldizkaria 2017ko irailaren 29a

Garaipenak lortzetik oso puntu gutxira geratu dira Ostadar SKTren saskibaloi taldeak.

Garaipenak lortzetik oso puntu gutxira geratu dira Ostadar SKTren saskibaloi taldeak. Errendimenduko kadeteek etxean jokatu zuten, eta 50-54 galdu zuten Beasainen aurka. Junior Errendimendukoek, berriz, 55-53 galdu zuten Hondarribiaren aurka. Azkenik, Partizipazioko juniorrek ezin izan zioten Atletico San Sebastiani irabazi: 44-45.