Denbora asko igaro du Axier Arteagak frontoietatik kanpo, eta nahiz eta azken entrenamenduetan sentsazio onak izan, lehiaketa falta sumatu du lesioa osteko lehen partidan. Labriten lau t'erdiko txapelketan sartzeko txartela zuen jokoan, baina Unai Laso gehiago izan da, eta 12-22 gailendu zaio. Hanketako lesio baten ondorioz, pilota kantxetatik urrunduta egon behar izan du pilotari lasarteoriatarrak.