CAT t´estimu molt

Mailu Arruti 2017ko ira. 22a, 11:15
Borroka armatuak deslegitimatu egiten du ideien defentsa. Etorri instituzioetara. Hitzez dena defenda daiteke. Parlamentuan denez hitz egin daiteke. Konstituzioa ere alda daiteke. Demokrazian subiranotasuna herrian datza.

Borroka armatuak deslegitimatu egiten du ideien defentsa. Etorri instituzioetara. Hitzez dena defenda daiteke. Parlamentuan denez hitz egin daiteke. Konstituzioa ere alda daiteke. Demokrazian subiranotasuna herrian datza. 

GEZURRA GALANTA.

Gure herria bide hori egiten ezagutu dugu. Eta “Dena ETA da” asmatu zuten. ETA instituzioetan dago. Baztertu egin behar da. Inhabilitazioa. Bakearen bidea urratu zutenak ere kartzelara. Sei urte handi pasa dituzte.

Jaunak eta andreak, ez du balio pixka bat abertzalea izateak. Pixka bat demokrata izateak. Bagara ala ez gara? Hitzez bai, baina ekintzez… 
Ezin dugu hau pasatzen utzi. 

Listoia lehengo mailara jaitsi da. Ezin zaio herriari galdetu zer izan nahi duen. 

Lapur hauek gure dirua, gure izaera, gure askatasuna, gure lurra, gure muina, lapurtuko digute.

Katalanak eleganteak, diplomatikoak, komertziante onak , negoziatzaileak, hitzez defendatu dute beraien nortasuna. 

Ba, garaia iritsi zaie. Inhabilitazioak, kereilak, kartzela mehatxuak, debekuak…

Harro egon daitezke, hala ere, dauzkaten buruzagiez, daukaten President-az. Oso garbi daukate ORDEZKARIAK direla. Herriak diona defendatu behar dutela. Eta horretarako asko galdetu behar bada, ba, galdetzen da. Gauza inportanteak badira, gehiago. Demokraziaren esentzia da.

Europako herri zaharrena garela harro esaten dugu.  Ez dugu utzi gure izaera zapuzten. Miraria da horrelako herri txiki batek nola aurrera egin duen historian zehar. Hizkuntza bitxi horrekin. 

Auzolana izan da gure ezaugarrietako bat. Auzokoak larrialdian daude. Lagun diezaiegun katalanei, gure etorkizuna ere idazten ari dira eta.

Estem amb volsatres.