Guda zibilean bizitza galdu zutenak gogoratu eta omentzea du helburu CNT sindikatuak iganderako antolatutako ekitaldiak. Horrekin batera, "gaur egungo faxismoa" salatu, eta horren aurka borrokatzea du xede.
Azken boladan, talde faxistek egindako ekintzak ekarri dituzte gogora, Bilboko Aste Nagusian La Huella oroitarrian egindako pintadak, besteak beste.
Goizeko 10:00etan abiatuko dira martxako parte hartzaileak, Txaldatxur gainera.
Antolatzaileek jakitera eman dutenez, hipodromoko zubitik irtengo dira, eta Zubieta gaineko lubakietara joango dira.
'Atzoko eta gaurko faxismoaren aurka' lemapean, Txaldatxur gaineko lubakietara egingo dute irteera.
CNT sindikatuak dei egiten die Lasarte-Oriako herritarrei igandeko deialdian parte hartu dezaten.